Bezeroen arretarako telefonoa
944 87 31 87Bazenekien erabilitako litro bat oliok 40.000 litro ur ere kutsa ditzakeela, hau da, gutako bakoitzak etxean urte osoan kontsumitzen duen ur kopuru berbera?
Euskadin, sukaldean erabiltzen ditugun olioen % 88 modu desegokian botatzen dugu, etxeko harraskatik zein komunetik. % 12 baino ez da birziklatzen.
Konturatu gabe, munstroa elikatzen ari gara.
Etxean erabiltzen ditugun detergente eta xaboien hondakinekin elkartzean, etxeko olioek hodiak trabatzeko moduko koipezko bolak osatzen dituzte, saneamendu-sareetan eta uren araztegietan garrantzi handiko gainkostuak eraginez.
Erabilitako olioak behar bezala kudeatzeko, baimendutako enpresetara eraman behar dira, biodiesela ekoizteko lehengaia atera dezaten.
Ez elikatu munstroa! Birzikla ezazu! Olioak edukiontzi laranjara!