Bezeroen arretarako telefonoa

944 87 31 87

Hornikuntzan alta ematea

Ur hornikuntzarako eskaera egiten duen pertsonak, Ur Partzuergoarekiko ordainketa guztiak garbi izan behar ditu.
Etxebizitzen kasuan: Lehenengo mailako erabilerako etxebizitzaren udal baimen ziurtagiria edo jabearen izeneko etxebizitzaren erregistro ziurtagiria behar da.
Ur hartune baten behin-behineko erabilpen eskaera, obra bat egiteko: Obretarako udal baimena beharrezkoa da.
1. NANaren edo IFZren fotokopia.
2. Gerora egin beharreko ordainketak entitate horretan helbideratu nahi izanez gero, banketxeko datuen fotokopia.
3. Hornidura izango duten barne-instalazioek arauzko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen agiria. Horren egiaztapenari begira, ondoko dokumentuak behar izango dira: Industria Ordezkaritzak zigilaturiko instalazio-agiria, instalazioei buruzko azterketaren eta kalkuluen kopia, Partzuergoak instalazioei buruz emandako adostasun-agiria eta, lehenagotik aurkeztu ez bada, ura birziklatzeko ekipoak jartzeko proiektuaren kopia.
4. Zerbitzua merkataritza edo industria asmodun lokaletarako bada, ekonomi jardueren zergaren eta irekitzeko baimenaren kopia.
5. Etxebizitzetan alta: 1. mailako erabilpenerako udal baimen ziurtagiria.
6. Lokal komertzial edo industrialetan alta:
-Jarduera ekonomikoagatiko zergaren altaren kopia eta baimen edo aurretiazko jakinarazpena
-Lokalaren azalera
-Langile kopurua
7. Obrarako uraren alta: Obretako udal baimenaren kopia.
Ur Partzuergoak bere egiten du ezapideetarako baliagarriak izan daitezkeen dokumentazioen bilketarako baimena
Altako inprimakia bi aldeetatik beteta eta sinatutaDeskargatu

Alta tramitazioagatiko tasen ordainketaren eta kontagailuaren (aurretiaz jarrita izango ez balu) faktura inprimakia.
Dirua sartzeko kontu zenbakia: ES13/2095/0136/16/3239029000

Zenbatekoak (Busturialdeko Ur Partzuergoaren Ordenantza Fiskalaren arabera)

Alta + 15mm-ko ur kontagailua172,74€Deskargatu
Alta + 20mm-ko ur kontagailua195,11€Deskargatu
Alta + 25mm-ko ur kontagailua270,12€Deskargatu
Alta + 40mm-ko ur kontagailua739,37€Deskargatu
Alta, kontagailurik gabe68,93€Deskargatu
Bestelako diametroa luketen kontagailuen zenbatekoa, indarrean dagoen ordenantza fiskalaren arabera ezarriko litzateke