1. Erabiltzaileari dagokio ur partzuergoari kontratuaren titulartasunean gerta daitekeen edonolako aldaketen berri ematea. |
2. Kontagailu bakar baten bidez hornitutako higiezin, urbanizazio eta poligonoetan, jabekideen komunitatea edo, oro har, hornitu beharrekoen osotasunaren titulartasuna, edo zerbitzuaren gainean erantzunkizuna bere gain hartuko duen erakundea eratu beharko da legez. |
3. Harpidetza-polizaren titularra hiltzean, ezkontideak edo/eta izatezko bikoteak polizaren eskubide eta betebeharrak subrogatu ahalko ditu, hura hil aurretik gutxienez azken bi urtetan bizi izan badira etxe horretan, aldez aurretik bizikidetza-ziurtagiria edo/eta familia liburuaren agiria aurkeztuz gero. Ezkontza baliogabetu, banaketa judizial eta dibortzio edo/eta izatezko bikotea bertan behera geratu den kasuetan, kontratuaren titular ez dena subrogatu ahal izango da higiezina esleitzen diotenean; beraz, kontratuaren titulartasuna alda diezaioten, bere egoerari dagokion ebazpen judiziala aurkeztu beharko du eta subrogatu arteko zorrak kitatu. |
4. Finka, lokal, etxebizitza edo industriaren titulartasuna aldatu bada, baina hornidura-kontratuaren titulartasuna ez, jabe berriak eskubide eta betebeharrak hartu beharko ditu bere gain. Beraz, ulertuko da jabe berriak kontratua ez-betetzetik sorturiko eta aurreko jabeak bere gain hartutako erantzunkizunak subrogatuko dituela nahitaez, bai eta bere gain hartu ez luketenean Partzuergoari eragin lioketen kalteen ordainketa ere. |
5. Jabetza banaezineko eskubidea duten Jabekideen komunitateetako kideek modu solidarioan erantzungo diete zerbitzuarekin hartutako betebeharrei. |
6. Subrogatzeko epea hamalau hilabetekoa izango da, egintza eragileko egunetik kontatzen hasita. Behin epe hori gaindituta, bertan behera geratuko da subrogatzeko eskubidea. |
7. Subrogatu aurretik (egoki izatera), edozein kontzepturen trukeko zorrak kitatu beharko dira. |