Bezeroen arretarako telefonoa
944 87 31 87Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa erakunde publiko bat da, eskualdeko uraren ziklo integrala kudeatzea helburu duena, ingurumenaren errespetuan oinarrituz herritarrei ur zerbitzu onena eskaintzeko.
Erreferente izan nahi dugu uraren gestioan, bai ura artatzeko sistemetan baina baita ur zerbitzua kudeatzeko formuletan ere: Kanpoko ura ekarri beharrean, bertakoaz baliatuz eta herriaren ondarea dena, herriaren jabetzan mantenduz. Gardentasuna, komunikazioa, herritarrekiko hurbiltasuna, herritarren sentsibilizazioa eta ingurugiroarekiko errespetua izango ditugu gidari.
Laurogeita hamazazpi udalerriak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak osatzen dute, eta, gainera, lankidetza hitzarmenak ditu zenbait toki erakunderekin.
Erakunde honen misioa, ikuspegia eta baloreak aintzat hartuz, hauek lirateke partzuergoko herri eta herritarrekiko ditugun konpromisoak: