Bezeroen arretarako telefonoa

944 87 31 87

Helburua

MISIOA

Busturialdeko Ur Partzuergoa erakunde publiko bat da, eskualdeko uraren ziklo integrala kudeatzea helburu duena, ingurumenaren errespetuan oinarrituz herritarrei ur zerbitzu onena eskaintzeko.

IKUSPEGIA

Erreferente izan nahi dugu uraren gestioan, bai ura artatzeko sistemetan baina baita ur zerbitzua kudeatzeko formuletan ere: Kanpoko ura ekarri beharrean, bertakoaz baliatuz eta herriaren ondarea dena, herriaren jabetzan mantenduz. Gardentasuna, komunikazioa, herritarrekiko hurbiltasuna, herritarren sentsibilizazioa eta ingurugiroarekiko errespetua izango ditugu gidari.

Busturialdeko Ur Partzuergoaren helburua da, herritarrei uraren zerbitzua hurbila eta kalitate onenekoa eskaintzea. Uraren jasangarritasuna eta sostengarritasuna erakunde honen oinarrizko printzipioak dira eta horretarako, Busturialdeko uren ziklo osoa bertatik bertara modu publikoan kudeatzen dugu. Herritarren sentsibilizazioa ere gure lehentasuna da.

Udalez gaindiko erakunde hau, 1992. urtean sortu zen Busturialdeko Udal gehienen erabakiz. Helburu argia zuen: Busturialdean, uraren kudeaketa eta zerbitzua egokia izatea erakunde honen parte diren herri guztientzat.

Gaur egun 16 udalerrik osatzen dute partzuergo hau: Arteaga, Ea, Elantxobe, Gernika-Lumo, Forua, Ibarrangelua, Mendata, Murueta, Ajangiz, Muxika, Busturia, Sukarrieta, Mundaka, Kortezubi, Arratzu eta Bermeo.

Erakunde honen misioa, ikuspegia eta baloreak aintzat hartuz, hauek lirateke partzuergoko herri eta herritarrekiko ditugun konpromisoak:

1
Gure eskualdeak zein bazkide diren udalek ur azpiegiturak baldintza egokietan izan ditzaten, gure eskura dauden bitartekoak jarriko ditugu.
2
Udalek zein azken erabiltzaileek uraren zerbitzu integrala kalitate onean jasotzeaz arduratuko gara. Zerbitzurik hurbilena eta hoberena eskaintzea bilatzen dugu.
3
Urak hartzen ditugun ingurune fisikoa babestuko dugu. Horrez gain, Busturialdeko uren kalitatea zaintzeko eta hobetzeko (ur-hartuneetakoak…) neurriak hartuko ditugu.
4
Ura modu jasangarri eta sostengarrian erabiliko dugu, ziklo osoa egin ostean ahalik eta garbien itzuliz naturara.
5
Uraren kultura berriaren baloreak trasmititzeko eta herritarrak sentsibilitzateko baliabideak jarriko ditugu.
6
Ura oinarrizko beharrizana izanik, herritar orok ura izan dezan berdintasun printzipioa ardatz izango dugu.