Bezeroen arretarako telefonoa
944 87 31 87Urte osoan zehar aldiro-aldiro egiten dira Ur Edangarrien eta Hondakin Uren analitikak
Hornidurarako Laborategiak funtzio hauek betetzen ditu:
Hondakin Uren Araztegietan burutzen dira analitika hauek. URA agentzia da isurketa baimenak ematen dituena, horregatik, berak ezartzen ditu isurketa urek bete beharreko parametroak ere. Horretarako, Zainketa eta Kontrol Plana zehazten du.
Bestelako analitika batzuk ere egiten dira. Esaterako Hondakin Uren Araztegietako prozesuak kontrolatzeko analitikak, fangoen egoera aztertzeko… Analitika hauek, BBUPek berak diseinatzen ditu eta berauen helburua da Hondakin Uren Araztegiak behar bezala kudeatzea eta ingurumen- kalitate irizpideak betetzea.
Arestian aipatutako ingurumen –kalitate irizpide horiek betetzeko, BBUPek ezinbesteko du, hondakin-uren jatorrian eta sarean azterketa espezifikoagoak egitea. Horretarako BBUPek badu bere araudi propioa, adibidez, industri-hondakin uren isurketa kontrolatzeko analitikak…