Bezeroen arretarako telefonoa
944 87 31 87Ura lurrazaleko erreka eta putzuetatik hartzen da, batez ere. Baina, lurrazpiko ibai eta akuiferoetatik ere jasotzen da.
Busturialdean urtegirik ez dagoenez, ura hartu eta zuzenean Edateko Uren Araztegietara (E.U.A) bideratzen da. Bertan, naturatik jasotako ura landu eta Ur Edangarri bihurtzen da. Ura mikroorganismo kaltegarririk (patogenorik) edo substantzia toxikorik gabe geratu behar da.
Ura edangarri bilakatu ostean, ur-biltegietara garraiatzen da, lehenengo nagusietara eta ondoren txikiagoetara. Hauetan erregulatzen da uraren banaketa. Normalean altuera handietan egoten dira ur- biltegiok, horrela gure etxeetara ura grabitate indarraz heltzeko.
Hodi multzo handi baten bidez egiten da uraren banaketa. Ur-biltegitik denda, etxe, industria eta bestelako lekuetaraino garraiatzen da ura hodiotatik.
Etxe, denda, industria zein bestelakoetatik datozen ur zikinak kolektoreetara heltzen dira, estolderia sarearen bidez. Kolektoreek Hondakin Uren Araztegira garraiatzen dute ur zikin hori.
Ur zikinak arazi eta hauen kalitatea berreskuratzen da, prozesu biologiko natural baten bidez.
Arazitako ura erreka edo itsasora isurtzen da, jatorrizko antzeko egoeran.